Giro ezin hobea izan dute Basaburuaren Egunaren bigarren edizioan azaroaren 18an Almandozen

Maitane Maritorena 2017ko aza. 20a, 07:36

Kuadrilla ederra bildu zen Basaburuaren Eguneko bazkarian.

180 lagun bildu ziren bazkarian 

Basaburuaren egunaren  bigarren edizioa ezin hobe atera zen azaroaren 18an Almandozen. Parte-hartze handia izan zen ekitaldi guztietan eta hemendik bi urtera III. Basaburuaren Eguna antolatzeko lekukoa Zigak hartu du.

 

Larunbat goizeko 8:30ean hogei lagun inguru mendi itzulia egiterat joan ziren. 11:00etan haurrak superlagunaren ipuin ederrekin gozatzen aritu ziren bitartean, handixeagoak, musean aritu ziren, guztira hamabi bikote.  Museko txapeldunak Berroetako Kiko Gartxitorena eta Karlos Garaikoetxea izan ziren. 12:00etan pilota partidako finala jokatu zen: hontakoan Anizko Gabon Gamio eta Iñaki Iantzi izan ziren garaile. 

Bazkarian 180 lagun bildu ginen giro ederrean, ondotik Hauspolariek taldearekin kantaldia eta dantzaldia izan zen. 

Hemendik bi urtera Zigan ospatuko da III. Basaburuaren eguna.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun