Partida estua izan zen, Subiza taldeak estrategia landua zuen eta gainera, beraiek lortu zuten lehendabiziko gola. Baina Baztandarrek ez zuten etsi eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Igotz Garde entrentatzailea pozik solastu zen partidaren bukaeran: «bajak tarteko talde gaztea zelairatu dugu, 20 urteren bueltako jokalariak gehienak. Hiru jubenilek ere debutatu dute eta horietatik bi titular izan dira. Jokatzeko gogoa, ilusioa... alde izan ditugu eta hori nabaritu da aldageletan eta baita zelaian ere».
Abuztuaren 26an, larunbata, 17:15ean izanen dute hurrengo partida Zangozako futbol zelaian Cantolagua taldearen aurka.