Lekarozko San Bartolome bestak abuztuaren 22tik 26ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 18a, 13:47

Herriko gazteak, bazkariaren ondotik.

Astearte arratseko 8etan botako den txupinazioaren ondotik, hainbat ekitaldi izanen dituzte

Lekarozko San Bartolome bestak abuztuaren 22tik 26ra ospatuko dituzte, ekitaldiz gainezka. Astearte arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta bortz egunez egitarau zabala izanen dute.

 

ABUZTUAK 22, asteartea

20:00 Bestei hasiera emateko txupinazoa botako dute eta ondoren txistulariekin ­herriari itzulia emanen zaio. 21:00  Baztan zopak banatuko dituzte. 00:00 ­Joxe Angelekin dan­tzaldia.

 

ABUZTUAK 23, asteazkena

Goizean puzgarriak eta talde jolasak. 13:30 Haurren bazkaria herriko elkartean. 17:00 Mus txapelketa herriko elkartean. 18:00 Haurren mozorro jaialdia. 18:30 Txokolate jana. 19:00 Haur karaokea. 21:30 Mutildantzak eta gaita. 23:00 Herriko Djak. 01:00 Zunba herrikoia.

 

ABUZTUAK 24, ortzeguna

12:00 Meza nagusia. 13:00 Dantzak. 13:30 Luntx herrikoia. 17:30 Txamukos ­mariatxiak. 19:30 Herriari buelta gazte batukadarekin. 21:30 Mutil-dantzak eta gaita. 23:00 Paristik natorren artista bat naiz ni!

 

ABUZTUAK 25, ortziralea

10:30 Bizikleta martxa. 12:00 Triki-poteoa. 14:00 Gazte bazkaria. 17:00 Gazte ­Olinpiadak. 18:00 Super laguna ipuin kontalaria plazan. 21:30 Mutil-dantzak eta gaita. 23:00 Kontzertuak: Zakill, Rukula, talde sorpresa. 02:30 Mikel Sevillano Dj. 05:00 Pijama desfilea.

 

ABUZTUAK 26, larunbata

11:00 Auzolana frontoian. 12:00 Herritarren arteko futbol desafioa. 14:00 Herri bazkaria ­bertso, musika eta sorpresekin. 19:30 Ezinke. 21:30 Mutil-dantzak eta gaita. 23:30 Ezinke. 00:00 Gaixoa ni 03:00 Tirry&Teri. 05:00 Dj Aimar. 07:00 Gaixoa ni 2.0

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun