Azken txanpan sartuak dira Elizondoko Santiago bestak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 27a, 08:47

Elizondoko Santiago eguneko Sokadantzan parte hartu zuten neska-mutilak eta musikariak. Argazkia: Alicia Del Castillo

Egun handian, Mutildantza mistoa dantzatu zen plazan eta gizasemeek bakarrik parte hartu zutenekoa eliz-atarian 

Elizondoko Santiago bestak azken txanpan sartuak dira. Euripean botatako txupinazoaren ondotik, egun handian dantzek hartu zuten protagonismoa. Azken urteetan ohikoa bihurtu denez, Mutildantza mistoa dantzatu zen plazan eta gizasemeek bakarrik parte hartu zuten eliz-atarian dantzatutakoan.

 

Plazako saioa, Alazne Sansiñena Elizondoko alkateak gidatu zuen Karrikadantzarekin hasi zen. Joseba Otondo Baztango alkateak ere parte hartu zuen. Sokadantza ere dantzatu zuten. Erraldoi konpartsak ere beraien dantzak eskaini zituen.

 

Hondar egunak

Uztailak 27, ortzeguna

09:30 Argi soinuak. 11:00 Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia. (Lanbide Eskola, Akullegi, Santiago, Datuzelai, Santiago, Saskaitz Plaza, Santiago, Berekotxea Gotzaia, Paularena, Herriko Paularena, Herriko Plaza, Pedro Axular, Giltxaurdi, Galartza, Adinekoen Egoitza). 12:00 Ludoteka Laxoa frontoian: Puzgarriak (adin desberdinendako), 12 mahai joko, Giza futbolina eta La barredora. 12:30 Recreo de Elizondo musika bandaren emanaldia plazan. (Euria ari badu Arizkunenean izanen da). 13:00 Aitatxi eta Amatxi guziendako bazkaria Adinekoen egoitzan.

14:00 Bazkari autogestionatua Merkatuko Plazako arkupean. 16:00 Ludoteka Laxoako pilotalekuan: Puzgarriak (adin desberdinendako), 12 mahai joko, Giza futbolina eta La barredora. 16:30 Elizondoko VII. Mus txapelketa Xalbador karrikan, Falfara elkarteak antolatuta. 17:00 Mojito poteoa, txarangak alaiturik parketik abiatuta. 17:30 Pilota partidak Baztan pilotalekuan: Txaruta pilota eskolako partiduak eta ondotik, pilota partida profesionalak: Anso eta Landiribar Otxandorena eta Eskirozen aurka eta Olaizola eta Eskudero, Aritz Lasa eta Goñi II.aren aurka.19:30 Dantzaldia Hauspolariak taldearekin plazan. 21:00 Dantza Herrikoiak Ziga Plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Kontzertuak plazan: Rukula, Las melenas eta Kaskezur taldeen eskutik.

 

Uztailak 28, ortziralea

09:30 Argi soinuak. 11:00 Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia (Herriko Etxetik abiatu, Jaime Urrutia, Opoka, Mendinueta, Benito Menni Egoitza, Merkatuzelai, Xalbador, Giltxaurdi eta Adinekoen Egoitza). 11:00 Munduko XXI. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian. 14:30 Zikiro jatea Iriarte pilotalekuan. (Zikiroko txartelak salgai jarriko dituzte Herriko Etxean uztailaren 21ean, ortziralea, 19:00etan). 17:30 Haurrendako ipuin kontalarien saioa Amelie eta xirrikituen jostunek taldearen eskutik Kuarteleko zelaian. (Euria egiten badu Iriarte pilotalekuan). 21:00 Dantza herrikoiak plazan. 22:00 Mutil-dantzak plazan. 00:00 Gizajua ni eta kalejira. 02:00 Tirri&Tery.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun