Baztan Futbol Taldearen igoera ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 22a, 09:14

Udaletxean egin zieten harrera jokalariei. Argazkia: Juan Mari Ondikol.

Atzo, ekainak 21, Baztango udaletxean futbol taldearen harrera ofiziala egin zuten. Hirugarren mailara igoera dela-eta, Joseba Otondo alkateak taldeak eginiko ahalegina eskertu zuen eta indar berdinarekin segitzeko animatu zituen.

Harrera udaletxearen barrenean hasi zen eta balkoian segitu zuen, inguruko haur eta heldu ugariren begipean. Taldeko kapitaina izan den Luis Iturririak harreragatik talde osoaren esker ona helarazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun