Azagran, bero saparekin jokatu zuten partida erabakiorra Peña Azagresa eta Baztan taldeek. Lehen zati orekatua bukatzeko punttuan zegoela sartu zuten Azagrakoek lehen gola, momentuan, igotzeko txartela ematen ziena. Baina atsedenaldiaren ondotik, segidan berdindu zuen Baztanek Urrutiaren golarekin. Orduan, erabat berdindua zegoen kanporaketa. 51. minutuan berriz ere aitzinetik jarri ziren Azagrakoak eta berriz ere bere alde jarri zuten kanporaketa. 7 minutu beranduago, ordea, berriz ere berdindu egin zuen Urrutiak eta igoera Baztanen esku utzi zuen. Bazirudien horretan geldituko zela kontua, baina partida akitzeko 5 minutu falta zirela sartu zuen Azagrako taldeak hirugarren gola, igotzeko eskubidea ematen ziona. Dena galdua zirudien, baina 90. minutuan, bigarren zatian satua zen Mota beteranoak egin zuen berdinketaren eta igoeraren gola, Baztan futbol taldeko jokalari, entrenatzaile eta zaleen gozamenerako eta eromenerako. Berriz ere Hirugarren mailakoa da Baztan futbol taldea.