Arizkungo San Juan bestak egitarau zabalarekin datoz ekainaren 22tik 26ra

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 20a, 07:03
San Juan bezperan sua izanen da protagonista, Arizkungo bestetan ere. Argazia: valledebaztan.com

Ortzegun eguerdian botako du txupinazoa, bortz eguneko bestari hasiera emanez 

Ortzegun eguerdian botako den txupinazoarekin hasi eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte aurten ere Arizkunen. Lehen egunean gazteen bazkaria izanen dute, San Juan bezperan bertso-poteoa, suak eta Esne Beltzaren kontzertua Arizkun Rock jaialdian, San Juen eguneko ohiko ekitaldiak, igandean haurrendako ekitaldiak eta Puro Relajo mariatxien emanaldia eta astelehnean, zikiro jateaz gain, Drag queen gaua bestak akitzeko, bertze hainbat ekitaldirekin batera.

 

EKAINAK 22, ORTZEGUNA

12:00 Dianak, txupinazoa eta gazteen luntxa. 13:00 Txopo goratzea. 14:00 Gazteen bazkaria. 18:00 Ginkana (gazteak-haurrak) 21:30 Baztan zopak Beñatek alaituta Ondotik besta.

 

EKAINAK 23, ORTZIRALEA

10:00 Dianak. 14:00 Gazteen bazkaria. 17:00 Bertso-poteoa Ander Lizarralde eta Unai Munoarekin.  18:00Herriko trikitilariekin kalejira. IluntzeanSuak eta antzerkia. Ondotik gaita eta mutildantzak. (Bokadiloak salgai jarriko dituzte)

23:30 Arizkun Rock: Esne beltza eta Tirri&Tery.

 

EKAINAK 24, LARUNBATA

10:00 Dianak. 11:00 Meza nagusia. 12:00  Mutildantzak. Ondotik Herriko luntxa. 18:00 Baztango dantzariak. 19:00 Dantzaldia Oharkabe taldearen eskutik.  20:00 Patata tortilla lehiaketa. 21:30 Gaita eta mutildantzak. 00:00 Dantzaldia Oharkaberen eskutik. 04:00 Tirri&Tery.

 

EKAINAK 25, IGANDEA

10:00 Dianak. 10:30 Enriquen Party egun guztian zehar. 14:00 Haurren bazkaria. 18:00 Txokolatada. 20:00  Puro relajo taldearen kontzertua. 21:30 Gaita eta mutildantzak. 22:00 Zine emanaldia. 

 

EKAINAK 26, ASTELEHENA

10:00 Dianak. 12:00 Mus inezture. 14:00 Zikiro jatea Beñatek alaiturik. 20:00 Zingar jatea. 21:30 Gaita eta mutildantzak. 22:00 Drag queen gaua. 00:00 Txopo botatzea eta gaixoa ni.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun