Gazteen bazkaria
Bestetako momenturik bereziena «bigarren egunean egiten dugun gazteen bazkaria izaten da» bere ustez «giro elegantea izaten dugu, eta denbora ederra ateratzen bada zaila da gu baino hobeki egotea». Ekainaren 23an sortzen den giroa ere ez du aipatu gabe utzi: «suen gaua berezia da arizkundar guztiendako. Giro magikoa sortzen da suak, ezkilak, koheteak, txistulariak... herri guztia kez eta jendez betea ikustea arras berezia da».
Egun guztiak bereziak
Egun guziek dute bere erranetan zerbait berezia: «zikiroa dela, zopak direla, kontzertuak direla... baina nik uste Arizkungo bestek duten gauzarik bereziena suek eta ondotik egiten den antzerkia direla».
Aurten programan berrikuntza ttiki bat ere gehitu dute gainera, «igande gauean zine emanaldia izanen da». Urteak joan urteak etorri, badira behin eta berriz errepikatzen diren ekitaldiak, «Baztango herri guztietan bezala, ezin dira faltatu baztan zopak eta zikiro jatea».
Bukatzeko, gonbidapena luzatu du Elixabetek «inguruko eta urruneko jende guztia animatzen dut Arizkungo bestetara hurbiltzera, ez dute batere gaizki pastuko». Herriko besta guzietan bezala «giro elegantea izaten baita, denak kontent eta bestarako prest!».