Bero handia egin arren, uste baino hobeto akitu dute lasterkariek ibilbidea, izan ere, lasterketan zehar, 6 puntutan edaria eta janaria hartzeko aukera izan baitute.
Gizonezkoetan, Mikel Beunzaren ondotik, Arantzako Daniel Iparragirrek eta Elizondoko Unai Plazak osatu dute podiuma.
Emakumezkoetan, Ana Reina lesakarra izan da bizkorrena (2:15:09) eta Lucia Oskozek (2:23:13) eta Letizia Altunak (2:29:44) osatu zuten podiuma
Eguerdiko 12:30 aldera herrira agertu direnean, sari banaketa eta parte hartzaile guztien artean sari zozketa ere egin da (Martiko produktuak eta Jauregia esnekiak). Herrian izugarrizko ikusmina sortu du ekitaldiak eta gerturatutako guztientzat luntxa izan da ondoren.
Berroetako herriak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei eta nola ez, antolakuntzan lagundu duten guztiei, babesle eta laguntzaile guztiekin batera. Arrakastatsua izan da lehenengo edizioa eta hurrengoetarako haziak erein ditu Berroeta Abartan Saioa Mendi Lasterketak.
Irabazleak
Gizonezkoak
1. Mikel Beunza Iraizoz (Alkotz). 1:44:03
2. Daniel Iparragirre Iturria (Arantza) 1:46:03
3. Unai Plaza Arnal (Elizondo) 1:46:43
Emakumezkoak
1. Ana Reina Arjona (Lesaka) 2:15:09
2. Lucia Oscoz Macaya (Arraitz-Orkin) 2:23:13
3. Letizia Altuna Cueli (Erripa) 2:29:44
Baztandarren artean
Gizonetan
1. Unai Plaza Arnal (Elizondo), 1:46:43
Emakumetan
1. Begoña Ariztegi Mikelestorena (Amaiur), 2:59:49