Igande goizeko 8etan hasiko dira dortsalak banatzen (izen-ematea ekainaren 5ean akitu zen) eta 9etan izanen da irteera. 68 korrikalarik emana dute izena. 16,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, Berroeta inguratzen duten mendietan. Lasterketak 1.420 metroko desnibela izanen du eta Berroetako plazatik abiatuta (370 metro), Abartanen barna (1.099 metro), Baztango mendirik garaienean, Saioan (1.419 metro) izanen du helmuga. Kontutan hartu behar da lasterketatik kanpo, helmugatik 8 kilometroko itzulera egin beharko dutela korrikalariek eta Saioaraino hurbiltzen diren ikusleek ere.
Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egonen da, kartel adierazleekin eta ageriko balizaje-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan jarriko dira eta sei hornidura postu jarriko dira helmugakoaz gain (3 likido/solido eta 3 likido). Lasterketa akitutakoan luntx bat izanen da parte-hartzaile guztientzat.