EKAINAK 2, ortziralea
Bestei hasiera emateko suziria 20:00etan botako dute. 20:30ean txopo goratzea eginen dute herriko trikitilariekin eta ondotik mutil dantzak izanen dira plazan. 21:30ean Baztan zopak eta kantu zaharrak (txartelak salgai). 00:00etan dantzaldia izanen da Salaberrirekin.
EKAINAK 3, larunbata
Haurren eguna ospatuko dute larunbatean. 11:00etatik aitzinera, esperientzia birtualaz gozatzeko aukera izanen dute haur eta gaztetxoek (4 euro ordaindu beharko dira). 14:00etan gazteen bazkaria izanen da Aizkoan. 16:00etan berriro ere esperientzia birtualean jolas egiteko aukera izanen da. 19:00etan bertso- triki-poteoa antolatu dute Alazne Untxalo eta Iker Gorosterrazu bertsolariekin. 20:00etan paella lehiaketa jokatuko da eta 21:30ean Herri afaria. 00:00etatik aitzinera, dantzan egiteko aukera izanen da Trikidantz taldearen eskutik. Gan-torri autobus zerbitzua gau osoan ibiliko da.
EKAINAK 4, igandea
Mendekoste eguna ospatuko dute eta puzgarriak jarriko dituzte ttikiendako egun osoan. 10:00etan erraldoiak eta gaiteroak ibiliko dira herrian barrena. 11:00etan Meza nagusia, Gaztelu abesbatzarekin eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kideekin. 12:00etan luntxa eskainiko dute plazan eta pilota partidak ere izanen dira. 18:00etan Mattin Lerissa Iparraldeko abeslariarekin kantaldia. 19:00 dantzaldia Salaberrirekin eta 21:00etan Talo eta zingar jatea herriko trikitilariekin.
EKAINAK 5, astelehena
Goiz eta arratsaldez, puzgarriak jarriko dituzte plazan. 11:00etan Berroetako 44. Bizikleta itzulia hasiko da. 12:00etan mus txapelketa jokatuko da. 14:00etan zikiro jatea, Fernandok eta Beñatek alaiturik. 21:30ean zingar jatea kantu zaharrekin. 00:00etan bestak akitzeko Gaixoa ni.