Gizonezkoek 7 kilometro eta erdiko lasterketa egin zuten eta emakumezkoek 5 kilometrokoa. Alberto Barberena baztandarrak 25 minutu eta 21 segundo behar izan ziuen lasterketa burutzeko. 9 segundoko aldea atera zion Daniel Sanz-i (25:30) eta hiru minutu eta erdi baino gehiago hirugarren izan zen Ganix Lasari (28:54).
Emakumezkoetan, Vaneca Pachak 18 minutu eta 28 segundoko denborarekin irabazi zuen. Marina Vicente elizondarra bigarren izan zen (19:42) eta Miren Meoki lekaroztarra hirugarren (29:30).