Iruritako Salbatore bestak maiatzaren 24tik 28ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mai. 22a, 12:49
Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute aurten ere Salbatore eguneko eguerdian plazan.

Asteazken eguerdian botako duten txupinazoaren ondotik, hainbat ekitaldi prestatu dituzte 

Eskualdeko herrietako lehenbiziko bestak hurbil ditugu, Salbatoreak. Suziria pizten lehenbizikoa Irurita izanen da. Maiatzaren 24tik 28ra izanen dituzte bestak eta txupinazoa asteazken eguerdian botako dute. Ondotik hainbat ekitaldi izanen dituzte, igande gaueko herri afariarekin bukatuko direnak.

 

MAIATZAK 24, asteazkena

12:00 Txupinazoa. Karrika-buelta Baztango gaitero eta erraldoiekin. 16:00 Haurrendako herri-kirolak eta ondoren, trinketeko pilota txapelketako haurren finalaurreko partidak. 18:00 Merendua eta japoniar bonbak. 18:30-20:30 Dantzaldia plazan Salaberri akordeoilariarekin. 20:00 Ezkila-jotzea. 21:00 Baztan zopak. 01:00-04:00 Dantzaldia karpan Salaberri akordeoilariarekin.

 

MAIATZAK 25, ortzeguna

10:00 Dianak. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Herriko dantzarien erakustaldia. 13:00 Luntx herrikoia. 17:30 Trinketeko IV. Esku-pilota txapelketako haurren finalak.  18:15  Trinketeko X. Esku-pilota txapelketako finalak. 19:00 Karrika-buelta erraldoiekin. 20:00-21:30 Dantzaldia Gabezin taldearekin. 21:30 Mutil dantzak 00:30-04:30 Dantzaldia Gabezin taldearekin.

 

MAIATZAK 26, ortziralea

10:00 Dianak baserrietan. 11:00 Haurrendako jokoak Errebote plazan. 13:30 Haurrendako bazkaria karpan. 14:00 Jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. Gazte bazkaria Baigorriko merenderoan. 15:00 Haurrendako jokoak. 18:00 Txokolatada. 18:30 Karrika-buelta erraldoiekin. 20:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin. 21:30 Mutil dantzak. 23:00 Burrunba elektrotxaranga eta ondotik Tirri&Tery karpan. 01:00-04:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.

 

MAIATZAK 27, larunbata

10:00 Dianak txarangarekin. 11:00 Baztango musika eskolaren kontzertua. 12:00 Kalejira erraldoiekin. 14:00 Zikiro jatea txarangarekin. 18:00 Karrika-buelta txarangarekin. 20:00 Dantzaldia Ezinke taldearekin. 21:30 Mutil dantzak. 01:00-05:00 Gaupasa Trikidantz taldearekin.

 

MAIATZAK 28, igandea

10:00 X. Haur-krosa. 11:30 IX. Herri-lasterketa. 12:30 Sari banaketa eta luntxa parte-hartzaileendako. 18:00-19:30 Dantzaldia Tenampas taldearekin. 20:00 Patata tortilla lehiaketa. 22:00 Herri-afaria. Ondotik besten akabaila. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun