Ekintza horien artean, ikasleendako gosari osasungarriak bertako jakiekin, gaztanbera eta taloen tailerrak, bizkotxo lehiaketa edo familiendako formazio saioa: “Zer egin dezaket nik nire seme-alabaren ohitura osasungarriak garatzeko”, Irigoien Jangela Osasungarriaren Rocio Martin-aren eskutik, eta berendu-tailerra ikasleendako
Kanpaina honetaz gain, Eskolak eta Eskolako jantokia kudeatzen duen enpresak (Irigoien Jangela Osasungarria) ekonomia iraunkortasunaren helburua beti presente izaten dute, eta jantokiko menuetan bertako produktuen presentzia bermatzeko lan egiten dute.
Elizondo Ikastetxe Publikoak eskerrak eman nahi dizkie, bai Irigoien Jangela Osasungarria enpresari, baita bertako ekoizleak diren Anizko Jauregia Gaztandegia-ri eta Iruritako Irular Mermelada Egileak-eri ere, emandako laguntzarengatik.