erran.eus

Josu Elberdinek abeslari helduei ere maisu-klasea eman die Elizondon

  Kultura  Baztan  Elizondo

Elizondoko Abesbatzaren 75. Urteurreneko ekitaldien baitan 80 abeslari bildu ziren maiatzaren 13an

Elizondoko Abesbatza aurten bere 75. urteurrena ospatzen ari da eta ekitaldi ezberdinak burutzen ari da horren data garrantzitsua behar bezala ospatzeko. Maiatzaren 13an, Pasaiako Josu Elberdin musika-konpositore eta irakasleak maisu-klasea eman zien Baztan-Bidasoaldeko, Iruñerriko eta Ipar Euskal Herriko 80 bat abeslariri Elizondoko Kasinoan.

Josu Elberdinek abeslari helduei ere maisu-klasea eman die Elizondon
Josu Elberdin, gure ingurutik eta Euskal Herriko bertze txokoetatik etorritako abeslariekin. Argazkiak: Juan Mari Ondikol | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Klasea ematerakoan, musikari handiak ‘No me cierres los ojos’, ‘Esta tierra’, ‘Mi corazón se muere de amor’, ‘Omnia vincit amor’, ‘Kirie’ eta bertze zenbat lan hartu zituen oinarritzat. Ondotik, parte-hartzaileek Eskisaroi jatetxean bazkaldu zuten eta bazkalondoan, ezusteko emanaldia eskaini zuten berriz ere Kasiniko atarian.

Aipatzekoa da Josu Elberdinekin Haur-gazte kantarien tailerra ere egin zutela maiatzaren 6an Iruritako Gizarte Bilgunean eta kontzertua eskainiko dute maiatzaren 20an, datorren larunbat arratsaldeko 7etan Iruritako elizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa