Udal eraikinetan energia eraginkortasuna lortzeko neurriak ezartzeko teknikari laguntzailea kontratatuko du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 10:22

Dokumentazioa apirilaren 20rako aurkeztu beharko da eta aukeratutako pertsona sei hilabeterako lanean hasiko da maiatzaren 2an

Udal eraikinetan eta instalazioetan energia eraginkortasuna lortzeko neurriak ezartzeko teknikari laguntzailea kontratatuko du Baztango Udalak, mantentze elektriko arlokoa, sei hilabeteko kontratuarekin. Dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 20an akituko da eta aukeratutako pertsona maiatzaren 2an lanean hastea aurreikusten da. Baztango bizilagunei zuzendutako deialdia da.

BETEBEHARREKOAK:

  • Erdi Mailako Lanbide Heziketa (FP I), (elektrizitatea eta elektronikoa familia eta/edota energia eta ura familia; instalazioa eta mantenimendua familia –mantenimendu elektromekanikoa-) edo baliokidea.
  • B1 mailako gida baimena.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Euskara ezagutza (C1/EGA ahozkoa, B2 idatzita).
  • NEZ-an lan eskatzaile gisa egotea (bakarrik onartuko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eginiko aurretiko hautaketan agertzen diren hautagaiak).
  • Joan den urtean, antzeko deialdi baten baitan, Baztango Udalean lanean hiru hilabetetik gora aritutako pertsonek ezingo dute hautaketa prozesu honetan parte hartu. (3014/2016 EBAZPENA, abenduaren 30koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, interes orokorreko edo sozialeko obra eta Zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeko toki entitateendako diru-laguntzak arautzen dituena).  
  • Aukeratutako pertsona maiatzaren 2ean lanean hastea aurreikusten da.

OHARRA: deialdi honi jarraikiz, lan kontrato honen gauzatzea, aurrekontu-kredituari eta udalak dirulaguntza jasotzeari lotuta dago. 

 

KURRIKULUMAREN BAREMAZIOA (GEHIENEZ ERE 20 Puntu)

1.- FORMAKUNTZA (Gehienez ere 6 Puntu):

  • Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketa (elektrizitatea eta elektronikoa familia eta/edota energia eta ura familia; instalazioa eta mantenimendua familia –mantenimendu elektromekanikoa-). 2 puntu
  • Lanpostuarekin lotutako 50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzeko puntu bat
  • Elektrizitate arloko instalatzaile agiriagatik: puntu 1.

 

2.- LAN ESPERIENTZIA (Gehienez ere 14 Puntu):

  • Administrazio publikoetan mantentze elektrikoan lanaldi osoan aritzeagatik, urte bakoitzeko: 3  puntu (gehienez ere 8 puntu).
  • Entitate pribatu batean mantentze elektrikoan lanaldi osoan aritzeagatik, urte bakoitzeko: 2  puntu (gehienez ere 6 puntu).
  • Egiaztatutako esperientzia baloratzean, urte edo lanaldi osoa egiten ez duen aldiari proportzioan eta hilabeteka dagokiona emanen zaio.

3.- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udaleko erregistroan aurkeztuko dira.  Izangaiek kurrikuluma, N.A.N.ren fotokopia eta eskatutako tituluen egiaztagiriak konpultsatuak aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere. Epea: 2017ko apririlaren 20a.
  • Lan esperientzia egiaztatzeko bizi laboralaren fotokopia edota enpresa ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
  • EUSKARA: titulua edo baliokidea aurkezten ez duten hautagaiek maila zehazteko azterketa bidez kreditatu beharko dute. Euskara proba apirilaren 25ean eginen da goizeko 10:00etan. 

 

EZAGUTZA TEKNIKOA EGIAZTATZEKO PROBA (Gehinez ere. 80 Puntu)

  • Non: Baztango Udala
  • Eguna: 2017/04/27
  • Ordua: 09:00etan
  • Arduraduna: Epaimahaia.
  • Edukia:

-Elektrizitate zen mantentze elekro arloari buruzko test moduko galderak (gehienez ere 30 puntu; guttienez 15 puntu eskatuko dira).

-Proba praktikoa (gehienez ere 50 puntu; guttienez 25 puntu eskatuko dira).

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Marian Cestau. Tel. 606408613. baztan@cederna.es

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun