‘Zapatila gorridun mutikoa’ antzezlana eskainiko dute martxoaren 12an Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko martxoaren 10a

Ados Teatroa taldearen antzezlana ikusteko aukera izanen da igandean Iruritan.

Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean

Ados Teatro taldearen Zapatila gorridun mutikoa antzezlana ikusgai izanen da martxoaren 12an, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Berdintasun eta Kultura Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren Arte eta Kultura 2017 programaren baitan antolatutako emanaldirarako sarrera doan izanen da, lekuak bete arte.

 

Zapatila gorridun mutikoa
Zapatila gorridun mutikoak proposatzen duen istorioa, mutilei egitea gustatu ohi zaien gauzak egitea gustatzen ez zaion mutikoarena da. Berak nahiago du loreak biltzea, margotzea, sokasaltoan aritzea, ganbarako arropa zaharrekin mozorrotzea edota rock & roll izar baten modura abestea. Urteak igarota, nerabe ameslari bihurtuko da, geroago heldu bat izango da, maitasuna ezagutuko du eta zahartzarora iritsiko da. Irri eginen du, sufrituko du, maitatuko du, negar eginen du, amets eginen du...

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun