Otsailak 23, ortzeguna
Oilar Dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Urtero bezala, karrikadantza, bazkari eta jostetak izanen dira goizean. Arratsaldean, oilarren ordua izanen da.
Otsailak 24, ortziralea
09:00 gazteak elkartu eta puxkabil hasiera emanen diote.
16:00 haurren desfilea izanen da. Desfilearen ondotik, txokolatea eta dantzaldia antolatu dituzte haurrendako.
22:00 Jantziloren erretzea plazan.
Otsailak 25, larunbata
Eguerdian mozorro eta orgen desfilea eginen da herrian barna.