«Mozorroa jantzita kanpotik eta barrutik eraldatzen gara»

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 08:56
Mozorro eta karroza ederrak prestatu ohi dituzte Rosa Maryk eta bere lagunek.

Rosa Mary SANCHEZ  |  Elizondoko inauterizalea

Beteranoenen artean daude baina gazteenek bezain bertze gozatzen dute inauterietako desfilean. Egun batez, azala eta mamia aldatzeko aukera ematen dutelako maite ditu inau­teriak Rosa Maryk «mozorroa jantzita, kanpoko itxura aldatzeaz gain, paperean ere sartzen gara». 

 

Betidanik mozorrotu izan da «duela urte dezente txarangarekin ateratzen nintzen, gero haurre­kin eta haurrak koxkortu zirenean ohiturari eutsi­ nion». Eta jakin zuen ez zela ohitura horri zuen bakarra «duela hamabi bat urte kuadrilla ­desberdinetakoak ­elkartu ginen, mozorrotzea gustuko dugun jendea, eta The Carna­val Show  taldea sortu genuen».

Hilabete bat lehenago hasten dira prestaketa lane­tan «taldera ideiak botatzen joan eta ­erabakia  hartzen dugu». Osaigarik garrantzitsuena «irudimena» dela dio eta «egiteko errazak eta oso garestiak ez diren gaiak» hartzen ­dituztela normalean zenbaitetan gehixeago konpli­katu izan garen arren». Egin dituzten mozorro­ guztiak ditu gustuko «batzuekin gehiago identifikatzen zara, erra­zago sartzen zara paperean eta joku gehiago ema­ten dute baina mozorro guztiekin ongi pasatzen dugu». Pasa den urtean adibidez, «jubilatu taldea irudikatu genuen hondartzan eta ederki pasa genuen». Kadizko txirigo­tak, igeriketa sinkronizatua, aretoko dantzak... dira egindako bertze mozorro batzuk eta «guztietan musikak garrantzia handia izan du. Musikazale aunitz gaude taldean eta hori nabari da».

Garai bateko inauteriak eta egungoak alde­ratzeko ere eskatu diogu eta bere ustez «orain gaiak ugariagoak dira, kolore eta aukera gehiago daude. Lehen helburua jendeak ez ezagutzea zen, orain berriz, emaitza origi­nala eta ikusgarria lortzea».

Bukatzeko gonbidapena ere luzatu du ­«herri guztia elkarrekin ibiltzen gara eta giro bikaina izaten dugu. Horregatik, denoi parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztet».

Gazte edo ez hain gazte... inauterie­tarako duten go­goa ikusita,­ ez dago ­jaki­terik nortzuk izanen diren erre­tiratzen azkenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun