Otsailaren 3an jokatutako finalerdian Gaubeka izan zuen arerio Xabi Ibargaraik. Gaubekak lehen jokoa irabazi zuen (10-6) baina ondoko hiruak ongi irabazi zituen erratzuarrak (6-10, 6-10 eta 5-10), buruz buruko finalean hirugarrenez sartzeko.
Bertze finalerdian ezustea eman zuen Ibai Perezek eta sei aldiz txapeldun izan den Pablo Fustori irabazi zion hiru jokotan (8-10, 7-10 eta 6-10). Honela, Fustok ezin izanen du aurten Insausti berdindu (zazpi txapel jantzi zituen Iruñeko palista handiak 1995 eta 2003 urteen artean) eta Munduko txapeldun berria izanen da: Ibargarai edo Ibai Perez.
Ortziralean 19:30ean Bilboko Bizkaia frontoian hasiko da jaialdia. Hirugarren posturako lehia jokatuko dute Fustok eta Gaubeka eta gero, Munduko buruz buruko txapelketaren finala, Ibargarai eta Ibai Perezen artea.