‘Bi izarren kalenturak’ antzezlana eskainiko dute ilbeltzaren 29an Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urtarrilaren 27a

Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktore ezagunek eskainiko dute antzezlana.

Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktore ezagunen lana ikusgai igande arratsaldeko 7etan Gizarte Bilgunean

Iñake Irastorza eta Ane Gabarain aktoreen eskutik Bi izarren kalenturak helduendako antzezlana ikusgai izanen da ilbeltzaren 29an, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Blgunean.

 

Bi izarren kalenturak antzerki-obra bi emakumen arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagokaren kontaketa da, komedia klabean. Iñake Irastorza eta Ane Gabarain protagonista dituen antzerki munduari buruzko satira umoretsu eta ozpindu honek komedia onenaren Molière saria jaso zuen eta Victor Haïm egileak ere, autore onenaren saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun