Baztango eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte abenduaren 11n Elizondon eta Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abe. 13a, 07:18
Baztango pilota txapelketan parte hartu dutenetako batzuk, sari banaketaren ondotik, Irujo, Apeztegia eta Otxandorenarekin.

Denera 260 pilotari aritu dira hogeita hamabosgarren edizioan

Txaruta elkarteak antolatutako Baztango XXXV. eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten abenduaren 11n Elizondon eta Iruritan. Denetara 260 pilotarik hartu dute parte: 4 bikote txikien mailan (denak Txarutakoak), 20 bikote umeen kategorian, 33 bikote kimuak bmailan, 29 bikote haurrak mailan, 23 bikote kadete mailan eta 21 bikote gazte mailan. Pilotari gehienak Nafarroakoak ziren (%70), Gipuzkoakoak %27 eta Iparralde eta Errioxako batzuk ere baziren. Denera 216 partida jokatu dira urriaren 15ean abiatu zen txapelketan.

 

Elizondon jokatutako finalak

Umeak A mailan, Zigako Oier Prim eta Amaiurko Arkaitz Goienetxek 18-16 irabazi zieten Beteluko Igor Nazabal eta Aitzol Zubillagari.

Kimuak A mailan, Errenteriko Iraitz Goikoetxea eta Lazkaoko Iker Garciak 18-16 irabazi zieten Lesakako Oihan Etxeberria eta Goizuetako Beñat Apezetxeari.

Haurrak A mailan, Esteribarko Javi Murillo eta Sohe Lazkozek 18-14 irabazi zieten Tolosako Ander Perurena eta Zestoako Oier Alonsori.

Kadete A mailan, Lekarozko Oier Ariztegi eta Elizondoko Axier Ballarenak 18-3 irabazi zieten Tolosako Gorka Ugartemendia eta Aitor Altunari.

Gazte mailan, Arbizuko Josu Olaetxea eta Jon Lazkozek 22-19 irabazi zieten Hernaniko Endika Arizmendi eta Ander Lazkanori.

 

Iruritan jokatutako finalak

Umeak B mailan, Andoaingo Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz-ek 18-12 irabazi zieten Oberenako Julen Gelbentzu eta Markel Oderiz-i.

Kimuak B mailan, Berako Aritz Etxebeste eta Andde Maritorenak 18-11 irabazi zieten Elizondoko Xuban Goñi eta Lekarozko Jokin Salabururi.

Haurrak B mailan, Zizurko Iker Kañamares eta Oskar Etxaguek 18-13 irabazi zieten Oiartzungo Ugaitz Iriarte eta Erlaitz Iriarteri.

Kadete B mailan, Tolosako Ander Ezenarro eta Jokin Etxabek 18-6 irabazi zieten Oiartzungo Unai Elgarresta eta Mikel Aranbururi.

Elizondoko pilotalekuan egin zen sari banaketan, Juan Martinez de Irujo pilotaria izan zen, eta ikusmina piztu zuen. Iberokoarekin batera, Iñaki Otxandorena eta Unai Apeztegia ere izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun