Kattalingune LGTB zerbitzua aurkeztuko dute Baztanen azaroaren 24an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko azaroaren 23a

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira bertze zenbait ekitaldi ere prest dituzte 

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako  Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna dela eta, Baztanen ere zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Azaroaren 24an, ortzegunean, 19:00etan, Kattalingune LGTB Zerbitzuaren aurkezpena eginen dute Arizkunenean, Kattalingunek eta Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatuta.

Azaroaren 22an, arratsaldeko 7etan Amaia Nausiak idatzitako Birjinak ala putak liburuaren aurkezpena Mankomunitatean eginen da.

Azaroaren 25ean, ortziral eguerdiko 12etan elkarretaratzea eginen dute Elizondoko plazan, “emakumeen aurkako inolako indarkeriarik ez dugula onartuko” adierazteko.

Astelehen honetan egin den bidetik, azaroaren 28an eta 29an, heldu den astelehen eta asteartean Hezkidetza tailerrak izanen dituzte Elizondoko Lanbide Eskolan.

Akitzeko, abenduaren 4an, igande arratsaldeko 7etan Ladydi Garcia antzezlana eskainiko dute Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun