Unai Iantzi aniztarrak irabazi du Nafarroako txokor biltze txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abu. 22a, 12:32
Unai Iantzi txapela soinean, eta ezkerrean bigarren izan zen Fernando Etxegarai beratarra. (Argazkia: Xagu Lesaka)

17 txapel irabaziak dituen Fernando Etxegarai beratarraren aitzinetik gelditu da 21 urteko gaztea eta bera izanen da irailaren 7an Donostian jokatuko den Zazpi Herrialdeen Txapelketan txokorrak biltzen Nafarroa ordezkatuko duena.

Arantzako besten barne, abuztuaren 16an jokatu zen Nafarroako Txokor Biltze txapelketa. Zazpi kirolari aritu ziren lehian, eta horietatik bortz eskualdekoak. 1,25 metroko tartearekin, bi lerrotan paratutako 50 txokorrak biltzen bizkorrena Unai Iantzi 21 urteko Anizko gaztea izan zen. 6 minutu eta 15 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko. 17 txapel irabaziak dituen Fernando Etxegarai beratarrari zortzi segundoko aldea atera zion. Hala, bera izanen da irailaren 7an Donostian jokatuko den Zazpi Herrialdeen Txapelketan txokorrak biltzen Nafarroa ordezkatuko duena.

Honela gelditu zen sailkapena:

1. Unai Iantzi (Aniz): 06:15

2. Fernando Etxegarai (Bera): 06:23

3. Imanol Kañamares (Arostegi): 06:28

4. Iñigo Lasaga (Etxalar): 06:50

5. Iñaki Ekisoain (Berriozar): 06:52

6. Andoni Lasaga (Etxalar): 06:58

7. Mikel Iantzi (Elizondo): 07:09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun