Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dituzte Erratzuko San Pedro bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 27a, 12:43
Urtetik urtera arrakasta gehiago du bestetako lehen eguneko Izpegiko Igoerak. Aurten, zazpigarren edizioa beteko du.

Larunbatean, kanpineko bazkariaren ondotik, pilota partidak eta emaztekien frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte

Ekainaren 28an, astearte eguerdiko 12etan botako den txupinaziorekin eta ezkil-jotzearekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Astearte arratsaldean Izpegiko VII. Bizikleta Igoera eginen dute. Hortik aitzinera egitarau zabala prestatu dute.

 

EKAINAK 28, asteartea

12:00 Txupinazoa eta ezkil ­jotzea. 17:00 Izpegiko VII. bizikleta igoera. Txokolatada eta sari banaketa eginen dituzte segidan. 20:00 Kontzentrazioa plazan. 21:30 Baztan zopak Kastonean. 22:00 Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00 Salaberri akordeolariarekin dantzaldia plazan.

 

EKAINAK 29, asteazkena

10:00 Argi-soinuak. 11:00 Meza eta segidan, luntxa herriko plazan. 17:30 Ginkana. Herritarren arteko desafioa. 20:00 Los Tenampas y sus Mariatxis taldearekin mariatxiak plazan. 22:00 Mutil-dantzak, gaita eta Larrain dantza. 00:00 Dan­tzaldia Hauspolariek taldeak alaiturik.

 

EKAINAK 30, ortzeguna

10:00 Argi-soinuak. 11:00 Pilota partidak Gorostapolon, ondotik zintzur bustitzea. 14:00 Zikiro jatea frontoian Modestok alaiturik. 20:00 Dantzaldia plazan Modestoren eskutik. 22:00 Mutil-dantzak, gaita eta Larrain dantza. 22:30 Panpi Portugal Iparlan. 00:00 Dantzaldia plazan Modestok alaiturik.

 

UZTAILAK 1, ortziralea

10:00 Kalejira herriko haurrek alaiturik. 10:30 Haur jokoak eta puzgarriak frontoian. Eguerdian, haur eta gurasoendako bazkaria Kastonean. Ordu berean, paella herrikoia izanen da plazan nahi duenarendako. 16:00 Haur jokoak eta puzgarriak frontoian. Ondotik, Haurren frontenis txapelketako finalak. 18:00 Südürüzkhi farandüleiro elektrotxaranga herritik barna. 22:00 Mutil-dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00 Kontzertua Zubi Puntan eta ondotik DJ Txingudi plazan.

 

UZTAILAK 2, larunbata

10:00 Argi-soinuak. 12:00 Frontoiko bezperako zaborrak garbitzeko auzolana. 13:30 Zintzur bustitzea. 14:00 Bazkaria kanpinean (sarrerak Zubi Puntan eta Kanpinean). 17:30 Pilota partidak: 1. Afizionatuen arteko partida. 2. Titin-Gorrotxategi vs. Xala-Begino). Ondotik, emaztekien frontenis txapelketako finalak. 20:00 Trakets taldearekin dantzaldia plazan. 22:00 Mutil-dantzak, gaita eta larrain ­dantza. 00:00 Dantzaldia plazan Trakets taldearekin. 03:00 DJ Tirri&Tery. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun