Anizen zaborrak biltzen aritu dira auzolanean

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 2a, 11:09
Lan txukuna egin dute aniztarrek auzolanean.

Ekainaren 5eko Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren zain egon beharrean, asteburu honetan egin dute lana

Anizen, herrian egin beharreko lanak auzolan bidez egiten dituzten aniztarrek, eta hontakoan ere herrian barna hedaturik dauden zaborrak biltzen aritu dira auzolanean. Horretaz gain, kamioiak sartzeko modua izanen duen tokian utzi dute, guztia erretiratzeko.

 

Baztango Udalak ekainaren 5ean ingurumenaren nazioarteko eguna dela eta, Baztango herri guztietan gisa honetako ekintzak egiteko eskatu zuen. Honen berri batzarrean solastatu ondotik, ekainaren 5a artio zain egon beharrean, larunbat honetan egitea erabaki zuten Anizen. Trinteteko eta Azkarateko parajeetan botatako zaborra bildu eta kamioiak sartzeko modua izanen duen tokian utzi dute guztia erretiratzeko. «Ea hemendik goiti horrelakoak egiteko beharrik ez dugun!», aipatu dute aniztarrek

Akitzeko, auzolan guztien ondotik egin ohi duten bezala, pintterdia dute elkartean.

Erlazionatuak

Anizko auzolana

Ttipi-Ttapa 2016 mai 02 Baztan   Aniz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun