Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira zenbait ekitaldi egiten ari dira otsailaren 29tik martxoaren 20ra Baztanen, Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta eta hau da horietako bat. Sarrera doan izanen da lekuak bete arte.
Ez da kasualitatea
Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina+gitarra). Ez da kasualitatea saioko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denak emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Beraien helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dute Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.