Horretaz gain, auzi honetan, udalak abokatua eta prokuradorea kontratatzea eskatzen zuen mozioak, Baztango udalaren defentsa burutzeko. Onartutako mozioaren arabera, prozesu judizialaren nondik norakoen berri izateko jarraipen batzorde bat ere sortuko da.
Osoko bilkura jendetsua izan zen, zenbait herritarrek Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta herri galdeketa loteslea egiteko aldarrikapena plazaratu baitzuten, Geroa Bairen mozioarn harira.
Eztabaida bizia izan zen alderdi desberdinen artean, UGPS-aren aldeko zein kontrako argudioak plazaratu zituzten Ehbildu, Baztango Ezkerra eta Geroa Bairen zinegotziek. UPN eta Baztan Auzolanean alderdietako zinegotziek ez zuten hitzik hartu. Azkenean, mozioa onartu zuten, Geroa Bai, UPN eta Baztan Auzolanean alderdietako 7 zinegotzien aldeko bozkarekin eta Ehbildu eta Baztango Ezkerra alderdietako 6 zinegotzien kontrako bozkarekin.