Atzo egindako Baztango udalaren osoko bilkuran Geroa Baik urjentziaz sartutako mozioa eztabaidatu eta onartu zen, Geroa Bai, UPN eta Baztan Auzolanean taldeen aldeko botuarekin eta EH Bildu eta Baztango Ezkerraren kontrakoekin. Horren arabera, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an onartutako Aroztegiko UGPS-aren kontra Sustrai Erakuntza Fundazioak jarritako helegitean parte hartuko du Baztango Udalak.
Atzokoaz solastatu gara Joseba Otondo Baztango alkate eta Baztango Batzar Nagusiko lehendakariarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.