Fernando Anbustegi, batetik, ipuin kontalaria: herriz herri, tokian tokiko pertsonaia batekin elkartuko dena, bere ipuinetako istorio berriak bizitzeko asmoz. Bertzetik, Julio Soto bertsolaria: ipuin kontalariak momentuan agindutako pertsonaiaren larrutik.
Ipuin kontalariak, galderak egingo dizkio pertsonaiari, eta honek errandakoekin lotura duten ipuinak kontatuko ditu trukean. Pertsonaia emanaldiro aldatuko da. Batek bere bizipenak, bere istorioak, bertsoz kontatuko ditu; bertzeak ordainetan ipuinak eskainiko dizkio. Istorio trukea.