Ipuinak eta bertsoak ardatz hartuz osotu duten proiektua eskualdean lehen aldiz ikusi ahal izanen da igande honetan: Istorio trukea(n). Arizkunenea kultur etxean, Fernando Anbustegik eta Julio Sotok istorioak elkarbanatuko dituzte bertso eta ipuinen bidez. Proiektu berritzailearen inguruko xehetasunak azaltzeaz gain, eskualdean dituen saioen ingurukoak ere kontatu dizkigu Julio Sotok. Zuzeneko bertsoaldi bat aditzeko aukera ere izanen dugu ondotik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.