2016/03/02 19:30

Hitzaldia

'Berdintasuna kirolean: lorpenak eta erronkak' hitzaldia

'Berdintasuna kirolean: lorpenak eta erronkak' hitzaldia
Arizkunenea, Elizondo

Berdintasun gaietan aditua da Ainhoa Azurmendi. Avento aholkularitza-enpresako kide, psikologoa, kirolean genero ikuspegia lantzeko hainbat gidaliburuen egile eta eskubaloi jokalari federatua 2012ra arte. Hernani, Fortuna, Pulpo eta Ereintza taldeetan jokatu zuen. Gaur egun korrika aritzen da, mendian, piraguan, palan…

Kirol arloan emakumeek eta gizonek aukera eta baliabide berdinak al dituzte? Zein da Komunikabideek jokatzen duten papera? Eta Hezkuntza arloan? 

Galdera hauei erantzuna eman eta emakume kirolariek gainditu beharreko oztopoez  mintzatuko da Ainhoa Azurmendi bere hitzaldian.

Hizkuntza: Euskara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun