Iker Vicente Euskal Herriko 2. Mailako aizkora txapelketa irabazi du Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko aza. 2a, 10:39

Iker Vicente txapelduna, Euskal Herriko eta Nafarroako Herri Kirol Federazioetako ordezkariekin.

Leitzako Ruben Saralegi lehengusuarekin batera lortu du lehen mailara igotzea

Bigarren mailako Euskadiko aizkora Txapelketaren Finala jokatu zen Elizondon urriaren 30ean, ferietako egitarauaren baitan. Duela aste batzuk Nafarroako txapela jantzi zuen Iker Vicente Saralegik lortu zuen txapela eta bere lehengusuak, Ruben Saralegi leitzarrak, bigarren postua. Biak lehen mailan ariko dira. Ikusi argazkiak

 

Aizkolari bakoitzak seina pago-enbor ebaki zituen: bi kanaerdiko (54 ontzako), bi 60 ontzako eta bi oinbiko (72 ontzako). 

Iker Vicente Saralegik, 18 urteko aizkolari otsagiarrak jantzi zuen txapela, txapel hau lortu duen historiako aizkolari gazteena bilakatuz eta aldi berean datorren urtean maila nagusian egongo denez, maila horretako sekulako aizkolaririk gazteena ere (iaz III. mailako Euskadiko txapela jantzi zuen eta urte baten buruan II. mailakoa).

Ruben Saralegi izan zen txapeldunordea, minutu bat eta zortzi segundo gehiago behar izan zituen. Biak ala biak Euskadiko maila nagusian ariko dira heldu den urtean.

Ondoko sei aizkolariak aritu dira lanean, lana bukatzeko ondoko denborak erabili dituztelarik:

 

IKER VICENTE SARALEGI (Na)

21’

47’’

RUBEN SARALEGI MARTINIKORENA (Na)

22’

55’’

Luis Mª Txapartegi Gurrutxaga (Gi)

23’

17’’

Aratz Mugertza Mendizabal (Gi)

25’

40’’

Jesus Mari Mujika Elola (Gi)

28’

52’’

Arkaitz Jáuregui Gorrochategui (Ar)

29’

26’’

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun