Asteartean 19:00etan hasi den ekitaldia giro paregabean joan da. Javier Lacunza, Elena Zabaleta eta Miren Karmele Gomezen hitzen ondotik pelikula bistaratzeko unea heldu da eta akitu denean txalo zaparrada ederra entzun ahal izan dugu Tornamira Aretoan.
Ekitaldia bukatzeko, partehartzaileen familia argazkia atera dute, oroigarri gisa. Gaurtik aitzin pelikula ikusgai izanen da euskaraz nahiz gaztelaniaz publiko orokorrarentzat, Iruñeko Planetarioko publikoari eskaintzen den programazioaren baitan.
Informazio teknikoa
Zuzendaria: Miren Karmele Gomez Garmendia
Diseinu bisuala: Raúl Manzanal Nogales
Gidoia: Miren Karmele Gomez Garmendia / Fernando Jáuregui Sora
Jatorrizko musika: Iñigo Belzunegi Iturria
Planetarioko produkzio taldea: Nieves Gordón, Fernando Jaúregui, Raúl Manzanal, Javier Armentia
Soinua eta efektuak jartzea: Josean Olaberri. Tok! Audio
2D eta 3D Animazioa eta Fulldome muntaia: Raúl Manzanal
Jatorrizko marrazkiak: Miren Karmele Gomez Garmendia
Non Dago Eguzkilorea datuetan
● Fulldome pelikula: 27 minutu, 36 segundu eta 20 fotogramako iraupenarekin
● 49,700 fotograma (30 segundu bakoitzeko)
● Fotograma bakoitza irudiartxibo
bat da, 4096x4096 píxel dituena (4k's)
● Pelikula honetan 834 mila milioi pixel sortu dira 5.1 multipistan eta estereoan
● Irudi eta soinu grabaketak Baztango tokietan propio hartu dira
● Jatorrizko marrazkiak 2D modeloetan eginak izan dira, gero 3Dko eszenatokietarat pasatu
ditugularik, azkenik fulldome hartzebirtual
horietatik fotogramak sortzeko
● Produzkzioaz arduratzen ziren ordenagailuetatik zenbait TeraByte mugitu ditugu Tornamira Aretoko produkzio sistema elikatzeko.
● Non dago Eguzkilorea Euskaraz hasieratik sortutako lehenbiziko fulldome ekoizpena da.
Dagoeneko Gaztelaniara itzuli dugu eta Frantses eta Ingeles bertsioak ere bidean dira.
Lokuzioak = BAZTANGO AHOTSAK
Helduak
Nerea Alzuri Ordoki
Fernando Anbustegi Goñi
Ion Mindegia Petrirena
Marijo Garmendia Urtizberea
Haurrak
Maki eta Kristina Urtasun Jaimerena ahizpek zuzentzen duten Elizondoko Abesbatza Txikiko haurrak:
Paula Gonzalez Paniagua
Alba Azcarraga Goñi
Joanes Altxu Urtasun
Enaitz Goñi Erausquin
Eneko Iribarren Aleman
Onintza Gorosabel Irisarri
Urko Jubera Idoate
Mikele Jubera Idoate
Iraide Iturregi Zelaieta
Irati Viguria Etxabarri
Olaia Urrutia Opoka
Maialen Migeltorena Gaskue
Izaro Dendarieta Escudero
Ahotsen grabaketa tokia: Elbetea Records – Elizondo, Baztan
Lokalizazioak: Legateko basoa, Istarbey Landa Etxea, Baztan Ikastola, Erlategiko iturria...