Mikel Antzaren azken poesia bilduman oinarrituta, musikaren laguntzaz izanen da emanaldia ortziralean Jauregiarten
Idazleekin solasean ekimenaren baitan, Mikel Antzak argitaratu duen Ametsak ere zain poesia bilduman oinarrituriko errezitaldi sorta eginen dute irailaren 18an, ortziralean 19:30ean Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean, Josu Landa (ahotsa), Gotzon Barandiaran (ahotsa eta gitarra) eta Itziar Castrillo (saxoa) artistekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.