Nafarroa Oinez 2015

700 parte-hartzailetik goiti izanen dira agorrilaren 30eko Oinez ibilaldi-lasterketan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 27a, 09:02

Nafarroa Oinezen eskutik, agorrilaren 30erako mendi ibilaldi-lasterketa izanen da Baztanen. Denera 700 parte-hartzaile baino gehiagok eman dute izena 27 kilometro luze eta 1.661 metroko desnibeleko Elizondo-Aldude-Elizondo mendi ibilaldi-lasterketarako.

 

 

Mendi martxan 410 inguru dira parte-hartuko dutenak; 135 baztandar, 90 gipuzkoar, Iruñerritik 50, Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietatik bertze 50 inguru, Nafarroako bertze tokitatik 45, Bizkaia eta Arabatik 30 eta iparraldetik 10, guti goiti-beheiti.

Lasterketan, aldiz,  297 dira izena emandakoak; 75 gipuzkoar, 60 baztandar, 55 Iruñerrikoak, 20 Malerreka, Bertizarana eta Bortzirikoak, eta 40 Nafarroako bertze tokitakoak; Bizkaia eta Arabatik 25, Iparraldetik ere 20 inguru, eta Kataluniatik 2.

Elizondoko Foru Plazatik abiatuko dira 7:00etan ibilaldikoak eta 9:00etan lasterketakoak. Larramendi, Urballo, Albako harria, Belaun, Aldude, Berdaitz, Basabar, Burga, Maulitx, Goisemes, Atxarreta eta Intzurin barna itzuliko dira Elizondora. Halere, mendigoizaleek bide motzagoak ere hartu ahal izanen dituzte: Belaunetik Berdaitzera Zarkindegin barna, Aldudera beheititu gabe, eta Basabarretik Irlintzira Burga eta Maulitx goititu gabe. 

Bertzelako ekintzak ere egonen dira; 10:00etatik 10:45era haur lasterketak, 11:00etatik aitzinera kirolarien helmugaratzea, 14:30etan bazkaria, 15:30etan sari banaketa eta bazkalondoko besta ttipia eta 17:30etan kalejira musikarekin Txokotoraino.

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun