40. edizioa beteko du Amabirjin egunean Amaiurko Artzain Zakur Lehiaketak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abu. 14a, 07:34

Berrogeigarren edizioa beteko du Amaiurko Artzain Zakur lehiaketak. Argazkia: Pello San Millan.

Ortziral arratsean hasiko diren besten ekitaldi nagusia izanen da

Amaiurko Amabirjin bestak abuztuaren 14an, ortziral arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkol jotzearekin abiatuko dira. Larunbata ardi eta artzainen eskainitako eguna izanen da. Arratsaldean, Artzain Zakur lehiaketaren 40. Edizioa eta Patxi Etxeberriaren XI. Memoriala eginen dute. Igandean, Kalakan taldeak emanaldia eskainiko du elizan. Asteleheneko Haur eta Gazteen Egunean eta astearteko Zikiro jate egunean ere hainbat ekitaldi izanen dira.

 

ABUZTUAK 14, ORTZILERIA (BEZPERA)

20:00etan Suziriak eta ezkil jotzea. KUXKUXTU txaranga herrian barna. 21:00etan Baztan zopak KUXKUXTU txarangak alaiturik. Sarrerak Amaiurko Gaztelu ostatuan eta Elizondoko Txokoton eta Antxitonean. 01:00etan Gaupasa BOSTON JAI taldearekin. Itzulera autobusak herriz herri. Itzulerak 03:00, 05:00 eta 07:00etan.

 

ABUZTUAK 15, LARUNBATA (AMA BIRJIN EGUNE)

10:00etaik aitzin Baztan-Bidasoko XIII. Ardi erakusketa eta lehiaketa, ardi gasna eta artisauen erakusketa, Maialen eta Leire trikitilariek alaiturik. 11:00etan Meza Nausia. Ondotik, Gaztelu taldearen emanaldia elizan. 12:00etan herriko txistulariak herrian barna. 13:00etan Multidantzak eta hamaiketakoa. 17:00etan Artzain zakur desfilea trikitilariek alaiturik. 17:30ean XL Artzain Zakur Lehiaketa eta Patxi Etxeberriaren XI. Memoriala. Ondotik, lasto altxatze eta jaurtitze erakustaldia Andde Arbenoitzen eskutik. 23:30ean HAUSKAITZ taldearen kontzertua. 00:30ean gaupasa OHARKABE taldearekin. Gan-torri autobusa ibiliko da herriz herri.

 

ABUZTUAK 16, IGENDIA

12:00etan Mus zimizte Gaztelu Ostatuan. 17:00etan afizionatuen pilota partidak. 18:15ean Baztango Dantzariak. 19:30ean KALAKAN elizan. 21:00etan Muxikoak Gaztelu ostatuan. 21:30ean zardin eta ziztor jatea plazan. 22:00etan dantzaldia JOXE ANGELekin.

 

ABUZTUAK 17, ASTELEHENA (HAUR ETA GAZTEEN EGUNE)

11:00etan haurren esku-pilota finalak. 12:00etan herriko txistulariak herrian barna. 12:30ean haurren jokoak plazan. 14:00etan haurren bazkaria elkartean. 14:00etan gazteen bazkari autogestionatua. 16:00etan Jokulandia plazan haurrendako. 19:00etan haurren txokolatada. 20:00etan Muxikoak errotan HAUSPOLARIEK taldearekin. 22:00etan Mutildantzak eta gaita. Ondotik, dantzaldia HAUSPOLARIEK taldearekin. 23:00etan txokolatada Gaztelu ostatuan.

 

ABUZTUAK 18, ASTEARTEA (ZIKIRO JATE EGUNE)

12:00etan herritarren arteko XIII. pala finalak. 13:00etan XIV. Boneta jaurtiketa eta herriko txistulariak. 14:00etan Zikiro jatea SALABERRIk alaiturik.  21:00etan Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 22:00etan DJ TIRRI&TERY plazan, bestak dantzan akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun