Elizondoko bestak ortziral eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko uztailaren 23a

Ohikoa denez, Baztan-zopak eskainiko dituzte txupinazoaren ondotik.

Santiago eguneko meza ondotik, karrika-dantza eginen da eta plazan Mutildantzak eta luntx herrikoia

Elizondoko Santiago bestak ortziralean, eguerdiko 12etan botako den txupinazoarekin eta plazan eskainiko diren Baztan-zopekin abiatuko dira. Hurrengo asteartera arte, hainbat ekitaldi izanen dituzte bestan murgiltzeko.

UZTAILAK 24, ORTZIRALA

12:00etan Txupinazoa eta Baztan-zopak plazan. Ondotik, Konpartsarekin itzulia.

16:00etan Haurrendako margoaldia eta berendua plazan.

17:30ean Haurren Herri krossa.

18:30ean Helduen Herri krossa (Baztango Lasterketa Taldeak antolatua).

19:30ean Karrika-dantza. Konpartsa, txistulariak, gaitariak, txaranga…

20:00etan Salbea Elizan. Elizondoko Abesbatzak kantatuko du.

Ondotik, Karrikadantza eta Erraldoien Dantza Plazan.

20:30ean Arratsaldeko txupinazoa eta txistorrada. 

20:30ean Munduko plateren dastaketa.

23:00etan Zezensuzkoa.

23:30ean Kontzertuak plazan: Muxu beltza, Kaskezur, Estu&Larri eta Hunnai.

 

UZTAILAK 25, LARUNBATA

09:30ean Argi soinuak.

10:30ean Karrikadantza. Egun osoan zehar artisau azoka egonen da beheitiko karrikan.

11:30ean Meza nagusia Elizan.

12:30ean Karrika-dantza.

13:00etan Plazako Ekitaldia: Mutildantzak eta Luntx Herrikoia

18:00etan Haurrendako Kometa­tailerra Baztan Berrin.

19:30ean Bertso saioa Plazan: Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta  Alaia Martinekin.

21:00etan Dantza Herrikoiak Ziga Plazan.

22:00etan Mutildantzak Plazan.

23:30ean Miguel Angel y el Mariachi de la Cantina Plazan.

01:00etan Dantzaldia Oharkaberekin plazan.

 

UZTAILAK 26, IGANDEA

09:30ean Argi soinuak Beartzunen.

10:30ean Erraldoiak.

11:00etan Haurrendako uretako puzgarriak, igerilekuan. Sarrera librea 14:00ak arte.

14:00etan Kuadrillen bazkaria, Kuarteleko zelaian.

17:00etan Bonba japoniarrak plazan.

17:30ean Plaza bete poz emanaldia haurrentzat, elizako belardian.

19:00etan Txokolatada elizako parkean.

19:00etan Herri-kirolak.

19:30ean Txaranga-poteoa elkartez elkarte parketik abiatuta.

20:30ean Dantzaldia Trikidantzekin, plazan.

21:00etan Dantza Herrikoiak Ziga plazan.

22:00etan Mutildantzak plazan.

00:00etan Dantzaldia Trikidantzekin, plazan.

 

UZTAILAK 27, ASTELEHENA

09:30ean Argi soinuak.

11:00etan Erraldoi eta buruhaundien ibilaldia.

12:00etan Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan.

12:30ean Recreo de Elizondo musika bandaren emanaldia, Mariano Izeta Plazan.

13:00etan Aitatxi eta Amatxi guziendako bazkaria.

16:00etan Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan.

16:00etan Elizondoko VI. Mus txapelketa Xalbador karrikan.

17:30ean Pilota partiduak Baztan pilotalekuan.

Kimu mailan: Elizondoko V.Pilota Torneoa

Afizionatuak: Lazkanotegi-Oskoz I vs. Anso-Eskiroz

Profesionalak: Otxandorena-Goñi vs. Olaizola I-Paskual

20:00etan Kantaldia Xendarineko ahizpekin, plazan.

21:00etan Dantza Herrikoiak Ziga Plazan.

22:00etan Mutildantzak plazan.

22:30ean Zezensuzkoa

22:30ean BKZ penduloa  arratsez, 18 urtetik goitikoendako. Sarrera: 25 euro   (izen-ematea: uztailaren 22a baino lehen, herriko etxean).

00:00etan Dantzaldia Laiotz taldearekin, plazan.

 

UZTAILAK 28, ASTEARTEA

09:30ean Argi soinuak Beartzunen.

10:30ean Bizikleta martxa.

11:00etan Erraldoi eta Buruhaundien ibilaldia.

11:00etan Munduko XVIII. Kanika Txapelketa Merkatu Zelaian.

14:30ean Zikiro jatea Pilarren.

17:30ean Zetreria plazan.

21:00etan Dantza Herrikoiak Foru Plazan.

22:00etan Mutildantzak plazan.

00:00etan Gizajua ni eta kalejira.

02:00etan Tirri&Tery.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun