Nafarroa Oinez 2015

Oinez lasterketarako izen-emateko epea ireki dute abuztuaren 12ra arte

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 23a, 08:29

27 kilometroko ibilbide gogorra prestatua dute abuztuaren 30erako.

Abuztuaren 30ean eginen da 27 kilometroko Elizondo-Aldude-Elizondo ibilaldi-lasterketa

Nafarroa Oinezek abuztuaren 30erako 27 kilometro luze eta 1.661 metroko desnibeleko Elizondo-Aldude-Elizondo mendi ibilaldi-lasterketa proba prestatu du. 

 

Elizondoko Foru Plazatik abiatuko dira 7:00etan ibilaldikoak eta 9:00etan lasterketakoak. Larramendi, Urba­llo, Albako harria, Belaun, Aldude, Berdaitz, Basabar, Burga, Maulitx, Goisemes, Atxarreta eta Intzurin barna itzu­liko dira Elizondora. Halere, mendigoizaleek bide motzagoak ere hartu ahal izanen dituzte: Belaunetik Berdaitzera Zarkindegin barna, Aldudera beheititu gabe, eta Basabarretik Irlin­tzira Burga eta Maulitx goititu gabe. 

Izen-ematea www. kirolprobak.com web orriaren bidez eginen da. Kuotei dagokienez, lasterketan kirolari federatuek 28 euro eta ez federatuek 30 euro ordain­du beharko dituzte. Ibilaldian, aldiz, federatuek 14 euro eta ez federatuek 16 euro. Gehienez ere 400 pertsonek hartuko dute parte lasterketan eta bertze 400ek ibilaldian.

Bertzelako ekintzak ere egonen dira; 10:00etatik 10:45era haur lasterketak, 11:00etatik aitzinera kirolarien helmugaratzea, 14:30ean bazkaria, 15:30ean sari banaketa eta bazkalondoko besta ttipia eta 17:30ean kalejira musikarekin Txokotoraino. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun