Iruritako Salbatore bestek hasiera emanen diote herriz herriko besta egitarauari

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko mai. 11a, 10:55
Asteazken eguerdian botako dute Iruritako Salbatore bestetako txupinazoa. Iaz, laxoan aritzen diren gaztetxoek bota zuten.

Maiatzaren 13an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa

Urtero bezala Salbatore bestek emanen diote hasiera herriz herriko besta egitarauari. Irurita eta Urdazubin ospatzen badira ere, Iruritan asteazken eguerdian botako dute txupinazoa eta baztandarrak izanen dira bestak estreinatzen lehenbizikoak, egitarau zabal batekin. 

 

Maiatzaren 13a, asteazkena

12:00etan Txupinazoa eta herriari buelta Baztango gaiteroekin. 16:00etan Haurrendako herri kirolak. 18:00etan Merendua. 18:30etik 20:30era Dantzaldia Hauspolariekin. 20:00etan Ezkil­jotzea. 21:00etan Baztanzopak. 01:00etatik 04:00etara Dantzaldia karpan Hauspolariekin.

 

Maiatzaren 14a, ortzeguna

10:00etan Dianak. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Herriko dantzarien erakustaldia. 13:00etan Luntxa. 17:30ean Trinketeko Haurren esku pilota txapelketako finala. 18:15ean Trinketeko VIII. Esku pilota txapelketako finalak. 19:30ean Bertso poteoa Julio Soto eta Sustrai Colinarekin. 20:00etatik 21:30era Dantzaldia Oharkabe taldearekin. 21:30ean Mutildantzak. 00:30etik 04:00etara Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

Maiatzaren 15a, ortzirala

10:00etan Dianak baserrietan. 11:00etan Haurrendako Jokuak erreboteko plazan. 13:30ean Haurrendako bazkaria karpan. 14:00etan Jubilatuen bazkaria Olari Jatetxean eta Gazte bazkaria  Baigorrin. 15:00etan Haurrendako jokoak. 18:00etan Txokolatada. 20:30ean Dantzaldia Laiotz taldearekin. 21:30ean Mutildantzak.  23:00etan Kontzertuak eta Tirri-Tery DJak karpan. 01:00etatik 04:30era Dantzaldia Laiotzekin.

 

Maiatzaren 16a, larunbata

10:00etan Dianak Txarangarekin. 11:00etan Haurrendako jokoak. 12:30ean Aizkora desfioa. 14:00etan Zikiro-jatea txarangarekin. 18:00etan Herriari buelta txarangarekin. 20:00etan Trikidantzekin dantzaldia 21:30ean Mutildantzak. 01:00etatik 05:00etara Gaupasa Trikidantzekin.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun