Udaberri eta uda honetan gure mendietan oinez nahiz lasterka ibiltzeko hitzordu ugari prestatu dituzte. Hain zuzen, bi ariketa horiek uztartuz, Nafarroa Oinezek ere abuztuaren 30erako proba berezia prestatu du, 27 kilometro luze eta 1.661 metroko desnibel positiboa izanen duen Elizondo-Aldude-Elizondo mendi ibilaldi-lasterketa.
Elizondotik abiatu (200 metro) eta Larramendi, Urballo, Albako harria (1.037 metro, ibilbideko puntu gorena, 8’5 kilometroan), Belaun, Aldude, Berdaitz, Basabar, Burga, Maulitx, Goisemes, Atxarreta eta Intzurin barna, berriz ere Elizondon helmugaratuko dira partehartzaileak. Izen emateko epea laister irekiko du Nafarroa Oinezek.