Nafarroa Oinez 2015

Nafarroa Oinezko "Txikiak Handi" egitasmoaren baitan, kaxubiarrak gurean ditugu

Xorroxin irratia 2015ko mar. 30a, 13:04

Aurten, Nafarroa Oinez Baztanen izanen da. Hainbat ekimen eta egitasmo abian jarri dira eta tartean, Txikiak Handi egitasmoa dugu, hizkuntza guttituen handitasunaren erakusgarri. Baztan eta Kaxubiaren arteko elkarlana abiatua da aurtengo edizioan. Euskara eta kaxubiera, ttikitasunean handiak...

Kaxubiarrak Euskal Herrira ailegatu ziren asteburuan. Gaur goizean Xorroxin Irratia bisitatu dute.

Lorea Atxa Txikiak Handi egitasmoko lantaldean ari dena ere solasaldian izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun