Baztango Mendi Antolaketa Planaren aurkezpena eginen dute martxoaren 25ean, asteazken arratsaldeko 6etan Baztan Balleko Etxeko Batzar Nagusiaren aretoan. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko teknikariak, erredakzio taldea eta Baztango Udaleko ordezkariak izanen dira 2015-2025 urteetarako Baztango mendi antolaketa plana aurkezten, Batzar Nagusiko kideei eta interesa izan dezakeen edozein herritarri.