Baztan futbol taldeko jokalari ohiek antolatuta omenaldia eskainiko zaio larunbat honetan, urriaren 7an, Jose Mari Santesteban «Xubit» zenari.
Goizeko 11:00etan, Giltxaurdin futbol partiduak jokatuko dira Baztan futbol taldeko entrenatzaile izandakoa gogoratzek. Baztan Futbol taldean aritu den edozeinek parte hartzen ahal du. 14:00etan zikiro jatea izanen da nahi duenarentzat. Bai partiduetarako eta bai zikirorako, Futbolin ostatuan eman behar da izena. Zikiro-jaterako sarrera 15 euro kostako da. 16:00etan arratsalde soinua izanen da.