Herrietako eskolak bisitatzeko gonbitea

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 31a, 14:48

Balleko Udalak herrietako eskolen sarea bisitatzeko gonbitea luzatu die Luis Campoy Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko kontseilariari eta sail horretako arduradunei. Honela, eskolen errealitatea eta dituzten premiak erakutsi nahi dizkiete. Udalaren ustez, eskola hauek ekarpen haundia egiten diete herriei, jendea bertan gelditzera laguntzen baitute. Horregatik, gustora egiten du Udalak eskolen mantenimendua. Azken aldian, ordea, arrazoi ezberdinengatik arazo larriak agertu dira Erratzu, Ziga, Irurita, Oronoz, Arizkun eta Almandozko eskoletan. Arazo hauek moldatzeko, Hezkuntza Departamentuaren laguntza behar duela adirazi du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun