Gartzaingo trinketea moldatuko da

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 28a, 18:33

Gartzaingo trinketea moldatzeko lanak 2006ko aurrekontuetan sartu ditu Udalak, UPNk aurkeztutako mozioa onartu ondotik. Dagoeneko 50.000 euroko aurrekontua duen proiektua bada. Teilatua osorik moldatu eta trinketearen eta eskolaren fatxadak konponduko dira. Bazterreko paretan dauden zuloak estaltzen dituen plastiko beltzaren ordez segurtasunezko kristalak jarriko dira. Lan honetarako dirulaguntza ukatu zuten Iruñetik gan den urtean, baina aurten berriz ere eskatuko du Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun