Senpereko besten karietara, Lapurdi 1609 elkarteak liburu aurkezpena proposatu du Senpereko Mediatekan, ekainaren 25ean, ortzegunean, 17:30ean. Xabier Elosegiren azken liburua, Senperen eta Lapurdin, iraganean zehar izenburua duena, aurkeztuko du idazleak berak, Euskal Kultur Erakundearen eta Senpereko Herriko Etxearen laguntza duen ekitaldian.
Fernando Mikelarena idazle beratarrak eginen du aurkezpena
Baztango Udalak Fermin eta Arantxa Fernandez margolarien pintura erakusketa antolatu du gaur hasi eta ekainaren 30era arte, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Egunero egonen da irekia, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.