Legasa, Sunbilla eta Iturengo Guraso Elkarteek antolatu dute hitzordua, apirilaren 3an, 17:00etan Sunbillako udaletxean. Oihana Zabaleta ariko da hizlari lanetan eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izanen da herri bakoitzeko guraso elkarteko ordezkariekin harremanetan jarrita.
Baztango Udalak, Nasuvinsak eta ELENA taldeak antolatu dute bilera, apirilaren 3an 18:00etan Arizkunenean. Saioa baztandar guziei zuzendua egonen da eta hainbat gai landuko dituzte, bertzeak bertze, irisgarritasuna, birgaitze energetikoa, instalazio termikoen berrikuntza, energia berriztagarriak…
Meta Mendialdeko Etxebizitza taldeak antolatuta, etxebizitzari buruzko solasaldia eginen dute ortzegunean Elgorriagako herriko ostatuan. 'Etxebizitzaren arazoa, konponbidetik analisira' lelopean, 18:30ean elkartuko dira Elgorriagako ostatuan.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |