Saharari buruzko zikloa egiten ari dira Doneztebeko Liburutegian urtarrilean. Zikloaren barrenean, ortzegunean, hilaren 23an, ipuin kontaketa eta Bubisher proiektuaren aurkezpena eginen dituzte. Bi ekintzak euskaraz izanen dira.
Aurkeztutako lanekin otsailaren 3tik 8ra erakusketa eginen dute liburutegian eta 250 euroko saria izanen du irabazleak
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.