Bi ekitaldi berezi ere izanen dira: Larunbatean, 15:30etik goiti, makillaje tailerra eta igandean, 15:00etatik goiti, Bizarxuriren bisita. Txokolate beroa eta gozo zein gaziak dastatzeko aukera ere izanen da.
Olhain ikastolak salmenta mahai bat ere antolatu du. Bertan, Elkar dendako liburuak, Ikastolako t shirtak, Seaskako egutegiak, Mari Domingi eta Olentzero panpinak, basoak eta bertze zonbait gauza salduko dituzte.